lubricating oil

1. Kim.
sin. lube oil

Petrolioa fintzearen emaitza diren zenbait frakzio eta hondakin prozesatuz lortzen den likatasun handiko likidoa. Lubrifikatze-ahalmena izan dezaten, ezinbestekoa da parafina-argizarietatik bereiztea. Bien irakite-puntuak destilazio-tarte berekoak direnez, metodo nagusiak argizariak kristalizazioz bereiztea eta disolbatzailez erauztea dira. Olio lubrifikatzaileei gehigarriak nahasten zaizkie behar diren ezaugarriak izan ditzaten.